Hasiera > Erabilerraztasuna
Donostiako Sustapenak ahalik eta erabiltzaile gehienentzat erabilerraza den orria diseinatu nahi izan du, euren muga pertsonal edo teknologikoak edozein direla ere. W3C World Wide Web-aren Partzuergoaren WAI-k ezarritako Erabilerraztasunerako Ildoak aplikatu eta bete ditugu.
Erabilerraztasun mailak: Orri honek bigarren erabilerraztasun maila betetzen du.
Estandarren erabilera: Orria sortzeko XHTML 1.0 eta 2. mailako CSS kodearentzako estandarrak hartu dira aintzat; lortu litekeen banaketarik handiena lortu dugu aurkezpenaren eta edukiaren artean.
Letra tamaina aldagarria eta diseinu likidoa: Webgunea eta letraren tamaina unitate erlatiboen bidez maketatu da. Horregatik ikusiko da ondo webgunea edozein berezimenatan eta erabiltzaileek, dagokion laguntza teknikoa izanez gero, testuen tamaina handitu edo txikitu ahal izango dute; esate baterako, Internet Explorer nabigatzailea erabiltzen badu, Edizioa menuan egin dezake.
Nabigazio barrak: 3 nabigazio barra ditugu, goialdeko menu laguntzailea (kontaktua, erabilerraztasuna eta beste hizkuntza), ezkerreko menu nagusia, eta eskuineko menua. Erabiltzaileek beti izango dituzte eskuragarri orriaren atal guztiak.