Hasiera > Nortzuk gara > Donostiako Sustapenaren arloak
Arlo honen xedea enpresa-proiektu bat duten pertsonei beren negozioak abian jartzeko prozesu osoan laguntzea da: aholkularitza beren Enpresa Plana egiteko, dirulaguntzak, finantzaketa-iturriak, etengabeko prestakuntza, aholkularitza teknologikoa...
Enpresa txiki edo ertain batean lan egiten duten autonomo edo pertsonei, arlo honek etengabeko prestakuntza, aholkularitza teknologikoa eta enpresaren bideragarritasun azterketa eskaintzen dizkie, beste hainbat zerbitzuren artean.
Eta gainera, arlo honen xede diren pertsonek beren negozioa Sustapenaren enpresa-guneetako batean koka dezakete, oso baldintza onuragarrietan (Belartza, Bidebieta, Cemei, Zentek).
Edonostia.net Guneen Sarean (Larratxo, Intxaurrondo, Loiola) IKTBetara hurbiltzeko doaneko ikastaroak eskaintzen dira, eta aholkularitza informatikoa ekipo berria erosteko, ordenagailuarekin izaten diren arazoak konpontzeko...
Bere helburua Informazioaren Gizartea garatzea eta Donostiako herritarren alfabetizazio digitala dira.
Ikus-entzunezko sektoreari zuzendurik dago, eta zine, telebista eta publizitate ekoizleen esku jartzen ditu doaneko hainbat eta hainbat zerbitzu pertsonalizatu, hiriko ikus-entzunezkoen filmazioak errazteko.
Donostiako Sustapenaren Enplegu Zentroak laguntza eskaintzen die lan munduan sartu nahi duten pertsonei.
Arlo honek laguntza eskaintzen du zure Curriculum Vitae egiteko eta lan eskaintzen, etengabeko prestakuntzako ikastaroen, autoenpleguaren eta abarren berri izan dezazun.
Donostiako Sustapenaren Hiri Behatokiak 100 informazio-iturritik gora ditu zure beharrei era erabilgarri eta etengabean aurre egiteko: txosten sozio ekonomikoak, informazio geografikoa, Donostiako merkataritzari buruzko datuak...
Donostiako Sustapenak hainbat programatan parte hartzen eta koordinatzen ditu Europa mailan, erakunde, enpresa, elkarte, herritar eta tokiko gainerako eragileen artean enplegua eta lankidetza sustatzeko.
Hauek dira proiektuetako batzuk: Urbal, Equal, Interreg III C, Emplenet, @LIS...