-
Ekobide sortzearen ideia, gizartearentzat ezinbestekoa den beharrean, energian, oinarritu zen. Kanpoko energiaren beharra gehiegizkoa da gaur egun, %85ekoa, gutxi gorabehera, eta beraz, behar beharrezkoak dira, gaur egungo eta etorkizuneko gizartearentzat, erabilgarri dauden energia-baliabideak hobeto aprobetxatzea eta ingurumenarekiko sentsibilizazio handiagoa izatea. Izan ere, gizarteak gero eta gehiago eskatzen ditu energia berriztagarriak, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapen iraunkorra lortzearren.
Energías Renovables Ekobide-n sorrera banatua izenekoa sustatu nahi dugu, hau da, hotza, beroa eta elektrizitatearen sorrera, kontsumitzen den leku berean egitea. Hori ez da gaur egungo energia-ereduan, sorrera zentralizatua izenekoan gertatzen, esaterako zentral termiko eta nuklear handietan eta “ekialde urruneko erregaietan” oinarrituriko garraioan, kontsumo-puntuetatik urrun baitaude.
Gure taldeak, bestalde, energia-sistema iraunkor eta eraginkorren arkitektura-integrazioa du oinarri; izan ere, eraikinek izugarrizko energia pila kontsumitzen dute eta, beraz, energia-ekoizteko zentral eraginkor bihur daitezke.
-
Ze egiten duzue Ekobiden?
-
Ekobideren jarduera nagusia ingurumena, energia berriztagarriak eta energiaren aurreztea sustatzean datza, eta energia garbia sortzen duten sistemen hornitzaile jarduten da.
Horretarako, alderdi ezberdinetako profesional adituekin egiten du lan, eta proiektuen fase ezberdinak bezeroaren beharren arabera garatzen ditu, hala nola, erosketen kudeaketa eta sistemen banaketa, finantzaketa, aholkularitza, ingeniaritza, instalazioa, mantentzea eta segurtasuna.
Ekobidek garatutako sistemak ondorengo hauetan oinarritzen dira:
- Eguzki-energia fotovoltaikoa, sare elektrikora konektatzeko.
- Eguzki energia termikoa, bero edo/eta hotza sortzeko.
- Biomasa, beroa, hotza eta elektrizitatea sortzeko.
- Minihidraulikoa
- Minieolikoa
- Energia aurreztea: argiztapena
- Ura aurreztea
- Biotektura
-
2006 urtean Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE) onartu zen. Bertan, eraikinen erabilerarako beharrezko energiaren arrazoizko erabilera sustatzen da, horretarako energiaren kontsumoa gutxituz eta energia berriztagarriak erabiliz. Zenbat aurreztu daiteke eraikin batean eskakizun hauek aplikatuz gero?
-
Eraikinetan kontsumitzen den energia, Europa osoan behar den energia totalaren %50 da, eta kontsumo hitzarekin eraikinak egin eta mantentzeko behar den energia esan nahi dugu.
Erakuntzaren Kode Teknikoa (CTE) eraikinen gastua aurreztera bideratuta dago; sustatzaile eta eraikitzaileek aurrez ordaindu beharreko gastua izaten da, eta tresna honi esker, energia berriztagarrien merkatua dinamizatu eta energia aurreztea bultzatuko duela espero da. Zonaren arabera, %70era arte aurrez daiteke.
CTE delakoaz gain, 47/2007 Errege-Dekretua ere onartu da; azken honen arabera, sortu berri diren eraikinek energia-ziurtagiria igorri behar dute, eta etxea alokatu edo saltzen denean ezinbestean aurkeztu behar da ziurtagiri hori, erabilitako material eta sistemen kalitatea sustatuz, eta etxeak baloratzeko orduan energia-eraginkortasuna kontuan hartzea ahalbidetuz.
-
Espainia energia-eraginkortasun eta aprobetxamendu iraunkorraren alde egin duen europar lurraldeetako bat da, eta energia berriztagarriak ekoizteko industria sortzen ari da. Baina Greenpeacek egindako txosten batek dioenaren arabera, energia berriztagarriak %100 erabiltzea bideragarria da bai teknikaren bai ekonomiaren ikuspegitik, eta beraz, Espainian energia “zikinak” alde batera uzteko behar dena borondate politikoa da. Zein interesek galarazten dute petrolioari uko egitea?
-
Mota guztietako interesak daude erdian; petrolioa da mundua mugiarazten duena, eta zaila izango da hori aldatzea, industria guztiak baitira petrolioaren tentakuluak, garraioa, militarra, kimikoa, material metalikoaren industria, konpainia elektrikoak eta telekomunikazioak. Politikariek aldaketak sortaraz ditzakete, baina hutsalak, gizarteak, ondo informatu eta kontzientziatuta egongo balitz sortuko lituzkeen aldaketen aldean. Gobernuek diru-kopuru itzelak eskuratzen dituzte petrolioarekin erlazionaturiko zergen bidez.
Egiaz, ezinbestean heldu behar zaio erronka honi, Espainia eta Europako gainontzeko lurraldeak ez direlako iraunkorrak. Txosten horiek diotena oso ikusgarria da, baina gobernuaren benetako helburua zera da, 2010 urterako energiaren %12 berriztagarria izatea; izan ere, %100era iritsi baino lehen aldaketa sakona beharko da.
Gizarte-ongizatea energia zikinetan oinarritzen da; gure bizitzaren alderdi guztietan erabiltzen ditugu eta gutxi batzuk egiten ditu aberats. Baina 30 urte barru agortu egingo dira, eta energia-inertzia honi lehenbailehen uko egiten ez badiogu, gure sistemak porrot egingo du, horrek ekarriko lituzkeen ondorio guztiekin.
-
Energia eolikoaren bultzadak banatu egin ditu talde ekologistak generadore eolikoek paisaian duten eraginaren kontua dela eta. Energia eolikoaren garapena geldiarazteak badu zerikusirik energiaren arazoari partzialki heltzearekin?
-
Paisaiaren eragina erlatiboa da, askotan erabiltzen dugu “ojos que no ven, corazón que no siente” esaera. Auto batek edo zentral termiko edo nuklear batek atmosferan sortzen duten kaltea ikusi ahal izango bagenu, energia eolikoari ez litzaizkioke traba hauek guztiak jarriko. Ziur aski, ez zaigu gehiegi gustatuko, hots gehiegi sortuko du, fauna hilko du, baina eguzkiaren energia da, haizea da, eta ez urruneko energia agorkorra. Eta, gainera, kontsumitzen den tokian bertan edo gertu sor daiteke. Zalantzarik gabe, ingurumenaren eragina neurtzeko azterketak egitea ezinbestekoa da, eta parke eolikoak ezin dira edonon jarri.
Energia eolikoak diru-kopuru asko mugiarazi du, eta Euskadiko tailer eta enpresa asko hondamenetik atera ditu; energia berriztagarriek aberastasuna sortzen dute eta energia elektrikoa ematen diote energia-sistemari.
-
Ezinbestekoa al da, energia arrazoiz erabiltzeko, etorkizuneko belaunaldiak ondo heztea?
-
Ekobiden ziur gaude aldaketaren eragileak gaur egungo txikienak izango direla; horregatik, gai honetan hezkuntza egokia ematea ezinbestekoa da energia garbia eska dezaten eta planteamendu zikin eta zaharkituak alde batera utz ditzaten.
Hau guztia dela eta, laster ezagutzera emango ditugun hezkuntza-proiektuetan ari gara lanean.
-