Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Maiz egiten diren galderak > Orokorrak

MAIZ EGITEN DIREN GALDERA OROKORRAK

  1. Zer da enpresa-gunea?
  2. Zer da Urban Zona?
  3. Zer da Wi-fi?
  4. Zer da HotSpot?
  5. Zer da bideokonferentzia?
  6. Zein ezberdintasun dago puntutik punturako bideokonferentziaren eta puntu batetik puntu askotarako bideokonferentziaren artean?
1. Zer da enpresa-gunea?

Enpresa-guneak tokiko enpresa-ekimenei laguntzeko esparruak dira, eta gune horien xedea enpresa-jarduera abian jar dadin erraztea da.

Enpresa-guneek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: eremu fisiko bat alokatzetik hasita, aholkularitza, azpiegiturak, zerbitzu erkideak eta enpresa-prestakuntza, enpresak iraun dezan ziurtatzeko. Hori guztia gune bakoitzean dauden baliabideen eta bezeroen beharren arabera.

Enpresa-guneei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen lor dezakezu: http://www.fomentoempresas.com/queesunvivero.php#03

Igo

2. Zer da Urban Zona?

Urban, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) Europar Batasunean krisian dauden hiri eta auzoen garapen iraunkorra lortzeko 2000-2006 epealdirako abian jarritako komunitate-ekimena da.

Programaren helburua zera da, krisian dauden hiri-guneen ekonomia- eta gizarte-alderdiak eraberritzen lagunduko duten garapen eredu berritzaileak sortu eta aurrera eramatea.

Urban ekimenari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hemen lor dezakezu: http://www.fomentoempresas.com/zonaurban.php.

Igo

3. Zer da Wi-fi?

WIFI hitzak wireless fidelity esan nahi du eta estandar bat da, datu sare batekin edo/eta Internetekin banda zabaleko hari gabeko konexioa egiteko, Wi-Fira egokitutako gailuen bidez (eramangarriak, PDA, Wi-Fi mugikorrak, etab.).

Donostiako Wi-fi puntuei buruzko informazio gehiago lortu nahi baduzu, gure web orria kontsulta dezakezu: www.edonostia.net.

Igo

4. Zer da HotSpot?

WIFI (kablerik gabeko Internet) sare batera konektatzeko barne edo kanpoko estaldura-eremua da. Informa zaitez WIFI web gunean non kokatzen diren Edonostia.net-eko HotSpot-ak.

Edonostia.net-eko HotSpot-ak Donostian non dauden jakin nahi baduzu, gure web orria kontsulta dezakezu: www.edonostia.net.

Igo

5. Zer da bideokonferentzia?

Bideokonferentzia zerbitzu multimedia da, eta erabiltzaile ezberdinen arteko urrutiko elkarrizketak egiteko erabiltzen da. Bideokonferentzia denbora errealean egiten da eta partaideen arteko elkarreragina ahalbidetzen du, hitz egiteaz gain elkar ikus baitezakete.

Bideokonferentzia burutzeko, partaideak bideokonferentzia-aretoan elkartzen dira. Bertan egoten da kontrol-, audio- eta bideo-ekipamendua, hots, urruneko puntura/puntuetara transmititu behar diren irudi eta soinuak harrapatu eta kontrolatuko dituena.

Igo

6. Zein ezberdintasun dago puntutik punturako bideokonferentziaren eta puntu batetik puntu askotarako bideokonferentziaren artean?

Puntutik punturako bideokonferentzia: bideokonferentzia mota honetan, komunikazioa bi terminalen artekoa izaten da. Partaideen bulegoetan edo bideokonferentzia-aretoetan egin daiteke.

Puntu batetik puntu askotarako bideokonferentzia: bideokonferentzia mota honetan, komunikazioa bi terminal baino gehiagoren artekoa izaten da. Partaideek bilera birtuala egin dezakete elkarren artean. Bideokonferentzia hau egiteko, terminalen arteko komunikazioa kudeatuko duen MCU (multipoint control unit) unitatea behar da.

Igo

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala