Hasiera > Nortzuk gara > Zer da Donostiako Sustapena
Duela 102 urte eratu zenetik, Donostiako Sustapenerako Elkartea etengabe aldatu da bere jarduera indartu eta eskumen berriak eskuratzeko. Horri esker, ekonomia aldetik hiria etengabe sustatu ahal izan du.
Sortu zen unean, Donostiako Sustapena kapital pribatuz osatuta zegoen, eta bere xede soziala kultur eta ostalaritza ekipamendu berriak eraikitzera mugatzen zen; gero, XX. mendeko laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Zubietako Zalditokiko zaldi-lasterketetara eta Jazz Jaialdiaren antolaketara ere zabaldu zen.
2004ko urtarrilean Garapen Ekonomiko, Enplegu, Merkataritza eta Teknologia Berrien Udal Zuzendaritza sartu zen, eta horrek, Donostiaren Plan Estrategikoarekin batera, ikuspegi berria eman dio udal sozietate honi, bai gaur egungo itxuraketari dagokionez, baita bere etorkizunari dagokionez ere. Atxikipen horrek, 2004 ekitalditik aurrera, giza baliabideen hazkunde handia ekarri du, eta, halaber, Sustapenera bideratzen den aurrekontua areagotzea.
Azken ekitaldietako txostenetan ikusten da aipaturiko zerbitzu eta programen trantsizio, egokitze eta integrazio egoera. Aldi berean, elkartearen xedea gehiago zehazteak Elkartearen Administrazio Kontseiluaren garrantzia handitzea ekarri du, Donostiako Sustapena S.A.ren jarduera gidatuko duten ildo estrategikoei dagokienez.
Ildo horien artean honakoak azpimarratu behar dira:
Ildo estrategiko horien garapen esparrua udal autonomiaren printzipioetan oinarritzen da, eta beste administrazio eta erakundeekiko lankidetza sustatzen da; hori guztia, gutxienezko egitura egonkor baten bitartez.