Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Zer da enpresa gunea

1. Urban Inguruko enpresen elkarte birtuala

Donostiako Udalak, Donostiako Sustapenaren bitartez, 1996. urteaz geroztik dihardu enpresa-ekimen berriak sustatzen eta laguntzen; horretarako, aholkularitza-zerbitzu zuzena eskaintzen die negozio-plana egiteko eta hobaridun finantzaketa lortzeko, eta zuzeneko dirulaguntzak eskaintzen dizkie hasierako eraketa-gastuetarako.

Laguntzeko lan hau indartu egin da mintegiak edo enpresa-guneak sortuz -bi Bidebietako auzoan, beste bat Igaran eta laugarren bat Belartzan-. Toki horietan enpresa-ekimen berriak kokatzen dira, alokairu eta zerbitzu osagarriei dagokienez baldintza hobeetan.

Enpresa-gune horietan egindako jarduera, nolanahi ere, indartu egin behar izan da informazio eta komunikazioaren teknologiek sare sorkuntzarako eta garapen ekonomikorako eskaintzen dituzten aukeretara benetan hurbildu ahal izateko ekimenez, eta horrela aurre egin zaio Donostiako Urban inguruan zegoen zulo digital nabarmenari.

Enpresa-gune horietan egindako jarduera, nolanahi ere, indartu egin behar izan da informazio eta komunikazioaren teknologiek sare sorkuntzarako eta garapen ekonomikorako eskaintzen dituzten aukeretara benetan hurbildu ahal izateko ekimenez, eta horrela aurre egin zaio Donostiako Urban inguruan zegoen zulo digital nabarmenari.

2. Enpresa-guneak

Zer da enpresa-gunea?

Enpresa-guneak tokiko enpresa-ekimenei laguntzeko esparruak dira, eta gune horien xedea enpresa-jarduera abian jar dadin erraztea da. Horretarako, sortzen ari diren negozioen beharretarako egokiak diren azpiegiturak eta zerbitzuak eskaintzen dituzte enpresa-guneek.

Enpresa-guneek hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: eremu fisiko bat alokatzetik hasita, aholkularitza, azpiegiturak, zerbitzu erkideak eta enpresa-prestakuntza, enpresak iraun dezan ziurtatzeko. Hori guztia gune bakoitzean dauden baliabideen eta bezeroen beharren arabera.

Donostiako Sustapenak lau enpresa-gune ditu; horietan, enpresa-ekimen berriak baldintza hobeetan daude alokairu eta zerbitzu osagarriei dagokienez: Belartza, Cemei, Bidebieta eta Zentek.

Donostiako Sustapenak bere enpresa-guneetan eskaintzen dituen zerbitzuak

Bere enpresa-guneen bidez, Donostiako Sustapenak hainbat zerbitzu jartzen ditu enpresen esku beren eratze eta garapen prozesu osoan laguntzeko.

  • Enpresak sortzeko zerbitzua
  • Zer eskaintzen du?

    • Donostian enpresak abian jartzeko aholkularitza, informazioa eta baimena.
    • Enpresa Plana egiteko laguntza.
    • Dirulaguntzei eta finantza-iturriei buruzko informazioa.
    • Enpresa sendotzeko laguntza eta enpresaren bilakaeraren azterketa.

    Norentzat da?

    • Enpresa-sustatzaileentzat: negozio-ideia duten pertsonentzat.

    Donostiako Sustapenak eskaintzen duen aholkularitzaren abantailak

    • Doaneko zerbitzua da.
    • Interesa duten enpresekin Enpresa Plana eta negozioaren bideragarritasuna aztertzen ditu.


  • Aholkularitza teknologikoa
  • Zer eskaintzen du?

    • Enpresa sortu aurreko eta ondorengo aholkularitza honako gai haiei buruz:
      • Interneterako irteeraren benetako beharra.
      • Zure enpresarako egokiak diren programa eta ekipo informatikoak.
      • Enpresa-informazioaren kudeaketa.
      • Interneterako konexio egokia.
      • Indarrean dauden dirulaguntzak.
      • IKTBei eta horiek negozioan izango duten eraginari buruzko informazioa.

    Norentzat da?

    • Enpresa-sustatzaileentzat eta dagoeneko eratuta dauden enpresentzat.

    Donostiako Sustapenak eskaintzen duen aholkularitzaren abantailak.

    • Enpresentzat teknologiarik egokiena aukeratzeko laguntza.
    • Enpresa-informazioaren kudeaketarako orientabidea.
    • Enpresak Interneten aurkeztearen egokitasunari buruzko aholkularitza.

  • Etengabeko prestakuntza
  • Zer eskaintzen du?

    • Etengabeko prestakuntzako ikastaro eta jardunaldiak enpresa txiki eta ertainak hobetzeko arlo hauetan:
      • Alfabetizazio informatikoa: Internet, office aplikazioak...
      • Enpresaren kudeaketa informatizatua.
      • Enpresa-kudeaketaren hobekuntza: marketing ikastaroak, enpresa-kudeaketakoak, kalitate...
      • Teknologia berriak. 5. Banakako ikastaroak eta aholkularitza autoenplegu ideiak abian jartzen laguntzeko.

    Norentzat da?

    • Donostiako enpresa txiki eta ertainetako langileentzat, autonomoentzat eta ekintzaileentzat.

    Donostiako Sustapenaren aholkularitzaren abantailak.

    • Enpresaren giza baliabideak optimizatzen ditu.
    • Iraupen motzeko ikastaroak; batzuk prestakuntza-ibilbide gisa egin daitezke.
    • Banakako tutoretza enpresa-kudeaketa hobetzeko tailerretan.
Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala