Hasiera > Guztiontzako baliabideak eta aretoak > Teknologia-aholkularitza
Donostiako Sustapenak, teknologia- eta antolaketa-aldaketetara egoki daitezen bultzatzeko, teknologia-aholkularitza programa eskaintzen die elkarteko enpresei, hitzartuta dauden teknologia-zentroekin elkarlanean jarduteko.
Ildo horretan, enpresa bakoitzak 20 orduko kreditua du, Ceit, Fatronik teknologia-zentroekin jarduteko; betiere, zentro horiek gaitasunak dituzten gaietan.
Donostiako Sustapenak bere gain hartzen du teknologia-zentroekiko eskaerak kudeatzeko ardura, bai eta azken buruan aholkularitza-zerbitzu horren ezaugarriak eta betekizunak erabakitzekoa ere.