Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Albisteak > Albistea ikusi

Donostiako Sustapenaren ingurune birtualak dinamizatzeko kontratazioa

Donostiako Sustapenaren ingurune birtualak dinamizatzeko kontrataziorako baldintza tekniko eta ekonomikoak

Donostiako Sustapena SA Udal Sozietate Publikoak ingurune birtualak dinamizatzeko kontrataziorako proposamenak jasoko ditu.

Kontratua eskuratzen duenak ondoko funtzioak bete beharko ditu:

-Tutorerik ez duten autoprestakuntza ekintzetan, beharrezkoa da ingurune birtualaren funtzionamenduari buruzko zalantzak erantzun edo bideratuko dituen norbait. Era berean parte-hartzaileen kezka eta zalantzak Donostiako Sustapenari helarazi behar dizkio.

-Gainontzeko prestakuntza ekintzetan, dinamizazio ekintza globalak ezarri beharko ditu.

-Erabiltzaileen profila zehaztu, bereziki E-learnig zerbitzuaren erabiltzaileena.

-Ekintzak diseinatzea.

-Elkarlanerako eta interakziorako espazioak sortzea.

-Donostiako Sustapenari eskatutako txosten eta bestelako dokumentuak ematea.

-Estatistika eta prozeduren txostenak egitea.

-Hobekuntzak proposatzea.

-Gorabeheren berri eman eta bideratzea.

-Talde bereziekin lotuta, harremanetarako promozio ekintzak garatzea.

-URBAN zonaldearekin lotuta, harremanetarako promozio ekintzak garatzea.

Donostiako Sustapenak ingurune birtualari buruzko beharrezko argibideak emango dizkio dinamizatzaileari.

Proposamenak aurkezteko epea 2007ko abenduaren 28an bukatzen da, 14:00etan.

Proposamenak bi modutan helarazi behar zaizkio Donostiako Sustapenari:
- Posta elektroniko bidez: mertxe_gordillo@donostia.org helbidera bidalita.
- Donostiako Sustapenaren bulegoetan (Ijentea 6, Goikoa Jauregia), beharrezko dokumentuekin.

Baldintza agiria (PDF, 142 KB)

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala