Hasiera > Albisteak > Albistea ikusi
Donostiako Sustapena SAk 2008ko Ekintzaileen astearen harira antolatu dituen ekitaldien diseinu eta komunikazioa kontratatzeko baldintza tekniko eta ekonomikoak
Donostiako Udalak, hiriaren garapen ekonomiko jasangarrirako udal elkarte Donostiako Sustapenaren bidez, bat egiten du pertsona ekintzaileei laguntza emateko Europako ekimenarekin eta hainbat jarduera antolatzen ditu donostiarren artean ekitearen kultura zabaltzeko.
Jarduerak FomentoEmprende izeneko estrategiaren baitan sartzen dira, eta aurten lau ekitaldi nagusi izango dira:
-Enpresa Berritzaile eta Solidarioen Maratoia, 18-25 urte arteko gazteentzako Jinkana Second Lifen: mundu birtual batean enpresa bat sortzeko tailerrak (2008ko maiatzaren 22an CEMEIn).
-Bazkaria 2.0: ekintzaile, enpresa eta profesionalen arteko sare pertsonal eta profesionala, networkingaren bidez sinergiak sortzeko (2008ko maiatzaren 23an CEMEIn).
-iWekendFomento: enpresa eta ekintzaileen arteko bilera aste bukaera batean ideia bat aukeratu, produktu bat garatu eta zerotik hasita enpresa bat martxan jartzeko (2008ko maiatzaren 23 eta 24ean CEMEIn).
-Ekiteko astearen amaiera ekitaldia tokiko enpresa ehunari, ekintzaileei eta autoenpleguaren bidez proiektu berri bat hasi nahi duten pertsonei zuzenduta. Gai honetan adituak diren esperientzia nabarmeneko pertsonen hitzaldi bat izango da (2008ko ekainaren 4an Kursaalen).
Kontratazio honen helburua ondokoa da: Fomento Emprende 2008 ekimenaren kanpaina garatu eta kudeatzea. Kanpainak ondoko helburuak bete behar ditu:
-Donostiako Sustapena enpresak sortu eta sendotzeko aditu gisa posizionatzea.
-Proiektua hiritarren artean, eta bereziki ekintzaileen artean, zabaltzea.
-Ekimenean parte hartu nahi duten ekintzaile, enpresa eta profesionalak erakartzea.
Porposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a izango da, 14:00etan. Epe honen barruan, proposamenak posta elektronikoz bidali behar dira mamen_velez@donostia.org helbidera. Horretaz gain, dagokion dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira Donostiako Sustapenaren bulegoetan (Ijentea, 6, Goikoa jauregia) gehinez aipatu egunetik bost lanegunera.
Baldintza-agiria (Word, 121 KB)