Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Albisteak > Albistea ikusi

BIZITZA PERTSONALA, FAMILIAKOA ETA LANA BATERATZEKO PROIEKTUA

Besteak beste seme-alabak edo senide ezinduak zaindu behar dituztela eta, egoera zailean dauden pertsonak izango dira segur aski zuen enpresan. Egoera horietan beharrezkoa da bizitza pertsonala, familiakoa eta lana bateragarri egitea.

Bateragarritasun hori lortzeko neurriak ezartzeak enpresaren funtzionamendua eta bertako pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du eta arazoak errazago konpontzea ahalbidetzen du.

Zein ekarpen egiten dio bateratzeak enpresari?

Langileei
Bateratzea bizitzako ondoko arloen artean oreka bilatzea da: lan merkatuan sartu eta garapen profesionala lortzea; familia bat sortu eta behar duen arreta eskaintzeko aukerak areagotzea; kultura, gizarte eta pertsona garapenerako denbora eta baldintzak hobetzea.

Langileei balio eta garrantzi handiagoa ematen dioten erakundeak arrakastatsu bihurtzen dira; izan ere, giza faktorea funtsezkoa da erakundeek aurrera egiteko.

Enpresari
Bateratzearen aldeko neurriak hartzean Erantzukizun Sozial Korporatiboaren barruan sartzen da. Honek enpresari balio erantsia ematen dio eta lehiatzeko ahalmena hobetzen du.

Bateratzeak lana malguago antolatzea ahalbidetzen du; eta bateratze neurriak arrakastaz ezarriz gero, langileak eraginkorrago bihurtzen dira. Bateratzeak produktibitatea, laneko giroa eta enpresaren irudia hobetzen ditu; lan-talde aldaketak gutxitzen ditu; eta gaitasun handiko langile trebeak bertan geratzea ahalbidetzen du.

Donostiako enpresa txiki eta ertainei, aholkulari adituen laguntzaz eta enpresa txikientzat bereziki diseinatutako metodologia baten bidez, bizitza pertsonala, familiakoa eta lana bateragarri egiteko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen die Donostiako Sustapenak.

Izena emateko eskaera orria (Word, 6,6 MB) bete eta ruth_jorde@donostia.org helbidera bidali behar da.

Informazio gehiago: ruth_jorde@donostia.org


Europako Gizarte Funtsaren logoa
"El Fondo Social Europeo invierte en tu futuro"
"Europako Fondo Sozialak zure geroan inbertitzen du"

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala