Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Albisteak > Albistea ikusi

ENPRESAREN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PROIEKTUA

Enpresaren etorkizuna ziurtatu eta emaitza hobeak lortzeko tresna ez ezik, enpresak har dezakeen erronkarik handienetako bat ere da Berrikuntza.

Enpresa berritzaileenetan lan egitea atseginagoa izatea ere ez da kasualitatea.

GOGOAN DUZU ZURE ENPRESAN BERRIKUNTZAREN BAT EZARRI ZENUEN AZKEN ALDIA?

Gaur egun, gero eta aurrerakuntza teknologiko gehiago daude. Merkatuan lehiatu ahal izateko, ekipamendu eta tresnei dagokionez eguneratuta egon behar dute enpresek.

ZURE LANA ERRAZTU DEZAKETEN TEKNOLOGIA BERRIAK EZAGUTZEN DITUZU?


Berrikuntza eta teknologia beharrezkoak dira lehiakortasuna hobetzeko, baina ez dira nahikoa.

ZEIN NEURRI HARTZEN DITUZU LEHIAKORRAGO IZATEKO?

Donostiako enpresa txiki eta ertainei, aholkulari adituen laguntzaz eta enpresa txikientzat bereziki diseinatutako metodologia baten bidez, lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen die Donostiako Sustapenak.

Izena emateko eskaera orria (Word, 182 KB) bete eta ruth_jorde@donostia.org helbidera bidali behar da.

Informazio gehiago: ruth_jorde@donostia.org



Industria Turismo eta Merkataritza ministerioaren logoa Avanza Planaren logoa

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala