Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Zer da enpresa zentroa > Urban inguruan

1.- Pasaiako badiako gizarte-, ekonomia- eta hiri-testuingurua

Pasaiako Badia Donostiako Metropoli-Arearen baitan dago. Aipatu Area Euskadiko bigarren garrantzitsuena da demografiari dagokionez, 248.502 biztanle baitu, 1996ko datuen arabera. Donostiako Metropoli-Area Hiriburuen Nukleo Anitzeko Euskal Sistemaren parte da, Bilbo Metropolitanoa eta Gasteizekin batera. Hiru hiri-nodo horiek Euskadiko hiri sistemaren buru eta oinarrizko elementu dira Autonomia-Erkidegoaren bizitasun ekonomiko eta gizarte-garapenerako.

Hiri-Area garrantzitsu honen baitan Pasaiako Badia dago. Lurralde trinkoa da, eta Donostiako Ekialdeak eta Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzun udalerriek osatzen dute, 102.689 biztanle barne hartuz.

Hiri-gune honek ekonomia-, hirigintza eta gizarte-arazoak ditu eta, aldi berean, eraldatzeko aukera ugari du. Bilakaera hori egoki egingo balitz, oso eragin positiboa izango luke bizi-kalitatean eta udalerri horien garapen ekonomikoan, etab aita Gipuzkoako kokalekuetan ere.

Gizarte-, ekonomia- eta hiri-egoeraren larritasuna, eraberritzeko aukera bikaina eta eskualdean izango lukeen eragina kontuan hartuz, Euskal Herriko Lurralde-Antolamenduaren Gidalerroek (1997ko Otsailean onartu ziren behin betirako Eusko Legebiltzarrean) Pasaiako Badiaren ingurunean Hiri Berrikuntzarako Programa Estrategikoa egiteko beharra aipatu zuten.

Pasaiako Badiaren ingurunea espazio konplexua da, eta arazo ugari ditu: arazo ekonomikoak, biztanleriaren dentsitate handia, ingurunearen narriadura, bata bestearen ondoan jarritako portu- eta trenbide-azpiegitura ugari bizitegi-sareekin, udal-banaketekin, eta konponbide integralak zailtzen dituzten eskuduntza-banaketak. Hala ere, esfortzu handia burutzen ari dira lurralde hau koherentziaz eraberritzeko.

Zona honetan jarduteko beharrari buruzko adostasuna 1998ko otsailaren 23an jarri zen agerian, Pasaiako Badia Eraberritzeko Erakunde Arteko Batzordearen sorrerarekin. Administrazio publiko guztien aparteko jarduera hitzartua burutzen saiatu da aipatu Batzordea, Pasaiako Badia behar handikoz ona zela eta premiazko esku-hartzea eskatzen zuela kontsideratzen zuelako.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak lehenik lagundu beharreko eskualdetzat jo du Autonomia-Erkidegoetako programa eta politika ezberdinetan. Hala kontsideratzen da Badia Eusko Jaurlaritzaren jarduketa-programa gehienetan, hirigintza, turismoa, industria-sustapena, ekonomia-sustapena, et abeste hainbat alderditan.

Urban Ekimenak asmo eta behar handiko hiri berrikuntza prozesua abian jarri eta dinamizatzen lagundu du zona honetan. Ekimenak erakunde eta talde ezberdinen parte-hartzea bultzatu du, eta eragin biderkatzaile positiboa sortu du jarritako helburuen lorpenean.

Hiri Berrikuntzarako Programa Estrategikoaren gauzatzean, hainbat talde eta erakundek hartu zuten parte: hiri-alde honetako Udalek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru-Adundiak, Portuko Buruzagiek, alderdi politiko ezberdine, sindikatuek, talde ekologista eta sozialek, bizilagun elakrteek, tokiko aditu eta teknikariek, Pasaiako Portu-Komunitateak, etab.

Honez gain, garrantzia berezia izan dute Donostiako Udalak eta Oarsoaldea S.A. Eskualdearen Garapenerako Agentziak. Azken honen baitan Pasaia, Errenteria, Lezo eta Oiartzungo udalek hartzen dute parte. Aipatu bi erakundeak elkarrekin sustatu dute proiektua.

Urban Komunitate-Ekimenari esker muga administratibo eta eskuduntza-arazoak gainditu ahal izango dira, eta hori ezinbestekoa da Hiri Berrikuntzarako Programa gauzatu eta egungo egoera larriari aurre egiteko.

2.- Zer da Urban?

Urban II, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) Europar Batasunean krisian dauden hiri eta auzoen garapen iraunkorra lortzeko 2000-2006 epealdirako abian jarritako komunitate-ekimena da.

1994-1999 epealdian lehen Urban ekimena egin ondoren, Urban IIren asmoa zera da, krisian dauden hiri-guneen ekonomia- eta gizarte-alderdiak eraberritzen lagunduko duten garapen eredu berritzaileak sortu eta aurrera eramatea. Honez gain, programak areagotu egin nahi du Europar Batasuneko hiri-garapen iraunkorrari buruzko informazio eta esperientzien trukea.

+ Urban Ekimenari buruzko informazio gehiago

3.- Urban Ekimena Pasaiako Badian

Oarsoaldea S.A. Eskualdearen Garapenerako Agentziak eta Donostiako Udalak sustatutako neurri eta ekintza multzoa da, Pasaiako Badiaren hiri, ekonomia- eta gizarte-alderdiak eraberritzeko osatua. Plan honek, bertako, eskualdeko eta herrialdeko eragile guztien adostasunaz gain, ziurtatua du Europaren laguntza. Hain zuzen ere, Europak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez, behar duen diruaren %50 jartzeko konpromisoa hartu du.

+ Pasaiako Badiarako Urban Planari buruzko informazio gehiago

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala