Comunidad Virtual de Empresas de Donostia-San Sebastian

Hasiera > Zer da enpresa zentroa > Urban inguruan > Informazio gehiago

Urban Ekimena

Hirientzako egitura-neurriak

Europar Batasuneko (EB) hiritar gehienak hiri-guneetan bizi dira. Hazkunde ekonomikoko gune izan arren, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arazo ugari dituzte. URBAN komunitate-ekimena EBaren kohesio-politikaren tresna da, eta krisian dauden hiri-gune eta auzoak eraberritzea du helburu.

URBANen bigarren fasearen baitan (URBAN II) komunitatean gauzatuko diren 70 programek 2,2 milioi biztanlerengan izango dute eragina. Beharra duten zonek estutasun larriak eta erronka jakinak jasaten dituzte maiz. Adibidez, URBAN II zonako langabezia eta kriminalitatearen batez besteko indizea komunitateko batez bestekoaren bikoitza da. Honez gain, inmigrante kopurua, EBeko hiri-guneetako batez bestekoaren aldean, %200 handiagoa da, eta gune berdeen -osasun ekologikoa eta atsegintasuna neurtzeko adierazleak dira- proportzioa Hamabosten batez bestekoaren %50 inguru besterik ez da.

2001 eta 2006 artean, Europar Batasunak 728 milioi euro baino gehiago inbertituko du zona hauetan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) kontu. Kopuru honi tokiko eta nazioko funtsak batu behar zaizkio, sektore pribatuarena barne. Beraz, erabateko inbertsioa 1.600 milioi eurokoa izango da. Alderdi fisikoaren eta ingurunearen eraberritzean, gizarte-integrazioan, prestakuntzan, enpresa-izaeran eta enpleguan kontzentratuko da finantzaketa.

URBAN ekimenak tokiko parte-hartze handia du ezaugarri. Kasu gehienetan, tokiko buruzagiak arduratzen dira eguneroko kudeaketez, tokiko komunitateko taldeen laguntzarekin, eta nazio eta eskualdeko buruzagiekin eta Europar Batzordearekin elkarlanean.

Donostiako Sustapena 2007 © Donostiako Udala